Alkandora Gorrien Espedizioa

Alkandora Gorrien Espedizioa
Mila Gizonen Espedizioa
Giuseppe Garibaldiren itsasoratzea Quarto hondartzatik.
Data1860
LekuaSizilia eta Italiako hegoaldea
EmaitzaPiemonteko garaipena Bi Sizilietako Erresumaren gainean
Gudulariak
borde Sardiniako Erresuma Bi Sizilietako Erresuma
Buruzagiak
Giuseppe Garibaldi Frantzisko II.a
Indarra
1.089 soldadu 30.000 soldadu
Galerak
500 hildakoak eta zaurituak 1.000 hildakoak eta zaurituak

Alkandora Gorrien Espedizioa edo Mila Gizonen Espedizioa Italiaren bateratzeko edo Risorgimentoko jazoera bat izan zen, 1860an gertatua. Giuseppe Garibaldik zuzendutako armada boluntario bat Sizilian lehorreratu zen Borboi etxeak gobernaturiko Bi Sizilietako Erresuma konkistatzeko. Proiektua asmo handikoa eta arriskutsua zen. Horren helburua zen, mila gizonen laguntzarekin, erresuma bat konkistatzea, kontuan hartuz eskualdea armadak eta flota handi batek defendatzen zutela. Sardiniako Erresumak bidali zuen espedizioa, Quarto hondartzatik abiatuz (gaurko Quarto dei Mille, Genovan) mendebaldeko Sizilian lehorreratu zen. Espedizioa arrakastatsua izan zen, eta plebiszitu baten ondoren, Napoli eta Sizilia Sardiniako Erresuman sartu ziren. Konkista horrek Borboien agintaldiaren amaiera eragin zuen eta Italiako Erresuma sortu baino lehen aurreko prozesua izan zen, 1861eko martxoaren 17an. Itsas-eginkizuna nazioaren lau aitek adostu zuten, hau da, Giuseppe Mazzini, Giuseppe Garibaldi, Viktor Emanuel II.a Italiakoa, eta Camillo Cavour. Hala ere, Francesco Crispi izan zen espedizioaren bultzazailea Italiaren bateratzea lortzeko[1]. Espedizioan parte hartu zuten taldeek hainbat asmo zituzten: Garibaldik Italia bateratu nahi zuen; Siziliako burgesiak Sizilia independente bat, baina Italiaren erresumaren barne; nekazariek berriz, landa eremuen banaketa eta lur-jabeen zapalkuntzaren amaiera.

  1. DUGGAN, Christopher (2000): Creare la nazione. Vita di Francesco Crispi. Laterza.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search